XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2'rren Sailla

Orain galde zazu; eta zertarako Jaungoikoak lurrera ekarri niñuen? Edozeiñek, soroa ezpada, zerbaitegatik eta zerbaiterako egiten ditu bere egintzak.

Jaungoikoa izatez jakintza da; beraz, zerbaitera zuzenduko zun nere izatea.

Zer izan da bere asmoa? - Lurretik begiak jaso gabe belarretan dabillen abere baten antzeko ni izatea? Ez; bera ezagutzeko adimena ta bera maitatzeko naimena ta biotza eman zizkidanak lagako al nindun, ba, berak nerekin eta nik berarekin zer ikusirik ezpanu bezela?.

Oraindaño au ondo ez ezagutzeaz, eta bear bada, egi onezaz oartu ere ez egiteaz lotsa zaite.

Onen ezagueran etortzeko kristau izan bearrik ere ez dago; naiko da gizon izatea.

Au Onela uste eztuena, eta jabe edo bururik eztuelakoan dagona, zentzungabe bat besterik ez da.

Aize utsezko burua daukan gizona eta kaska-ariña bakarrik arrotzen da; eta onek bakarrik uste du: iñoren agindupean eztagola eta mendiko abere bat balitz bezela lasai lasai nai (...).